Erandioko Argazkia eta hodeiak atzekaldean, haur batzu bizikletan eta kaleak.

DATU OROKORRA

 
KARTOGRAFIA HISTORIKOA
 

Lurralde Historikoa: Bizkaia
 
 

Auzitegi-barrutia: Bilbo
 
 

Eskualdea: Bilbo Handia
 
 

Azalera: 17,56 Km²
 
Erandioren airetik ateratako argazkia
 
Erandioko planoa
Geografia
Bilboko itsasadarraren eskuinaldean kokatuta dago Erandio, San Pablo (116 m) eta San Bernabe (225 m) mendiek Bilboko udalerritik bereizten dutela eta Udondo itsasadarrak Leioarekiko muga jartzen diola.

Altuerarik handiena Iparraldean izanik ere, 260 metrotik gora ez duten menditxoz inguraturiko lautada, Asua eta Udondo itsasadar diren erreka txiki biak eta Bilboko ibai bazterrera urak eramandako hondakinak bilduz jaso den Altzaga edo Desierto izenez ezagutzen den ingurunea dira geografikoki udalerria osatzen dutenak.

Asua eta Udondo itsasadarrez gain, horien adar diren Lertutxe, Iberre, Urgitxi, Erandiondo eta Lauro errekek zeharkatzen dute udalerria.
 
Mugak
Iparraldetik Urduliz, Laukiz eta Berango; Hegoaldetik Bilbo; Ekialdetik Loiu eta Sondika; Mendebaldetik Leioa, Getxo eta Bilboko itsasadarra.
 
Osaera
Udalerriaren barruan zazpi entitate historiko dugu.

Honako hiriguneetan biltzen da biztanlerik gehien:
- ALTZAGA (9.969 bizt.)
- ASTRABUDUA (10.237 bizt.)
- ERANDIO-GOIKOA (1.008 bizt.)

Gainontzeko biztanleak honela banatzen dira:
- ARRIAGA (598 bizt.)
- GOIERRI (476 bizt.)
- LUTXANA-ENEKURI (378 bizt.)
- ASUA-Lauroeta (392 bizt.)
Komunikazioak
Bilbo eta Getxotik 8 kilometrora dago Erandio. Bi hiri handi horien artean egoteak eta izan duen industria-garapen handiak sortarazitako premiei aurre egiteko komunikazio onak ditu herriak.

Getxo eta Bilbo lotzen dituzten Avanzada eta Ibaiko errepideek zeharkatzen dute herria. Arrontegi zubiaren bidez, Avanzada errepideak Ezkerraldearekin lotzen du Erandio.

Lutxana eta Avanzada errepideak Asuraino doaz. Bertatik ateratzen dira Enekuritik doan Bilborako errepidea, Unbetik Plentziara doan errepidea eta baita Erletxerako errepidea ere.

Bigarren mailako errepide- eta bide-sareak gainontzeko auzo eta inguruetara eramaten gaitu.

Hainbat autobus konpainiak ekartzen gaitu herriraino. Gainera, Metro Bilbaori esker, ibilgailu pilaketa ekidin eta bidaiarien garraioari azkartasun handiagoa ematea lortu da.
Biztanleria
 
 
2003ko urtarrilaren 15ean 23.058 pertsona azaltzen dira Erandion erroldatuta, dentsitatea 1.307 b/km² izanik. Horietatik 11.386 gizonezkoak dira eta 11.672 emakumezkoak.
 
Erandioko kaleak

Ailegaerraztasun Balioztatzea XHTML Balioztatzea Css Balioztatzea