Erandioko Argazkia eta hodeiak atzekaldean.

BERRIAK

Erandioko Udalak CD-ak eta DVD-ak jasotzeko hainbat gune prestatu ditu

Erabilitako disko trinkoak eta bideoko disko digitalak, hau da, CD eta DVD diskoak birziklatzeko ekimena abiatu du Erandioko Udalak, ingurumenarekiko ardura areagotzeko kanpaina baten barruan. Ekintza hori gauzatzeko, gaikako bilketarako hainbat puntu finkatu ditu: Altzagako biblioteka, Altzagako Behargintza eta Astrabuduko Josu Murueta kultur etxea. Konfidentzialtasuna bermatze aldera, diskoetan bildutako informazioa ezabatzeko tresnak ere izango dituzte Behargintzan eta Josu Murueta kultur etxean.

Ailegaerraztasun Balioztatzea XHTML Balioztatzea Css Balioztatzea