ONA TXARTELA
ZER DA ONA TXARTELA ? Osasun-txartel indibidual gisa balio duen txartela (Osakidetzako txartelaren ordez). Erandioko kiroldegietan bazkide txartela bezala erababili ahal da, baita liburutegiko txartel bezala ere. Administrazio publikoetako tramiteak on line egiteko aukera ematen duen txartela. (Besteak beste, Osakidetza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Estatuko Administrazioa) ZEIN BALDINTZA BETE BEHAR DIRA ONA TXARTELA LORTZEKO? ONA txartela doakoa da. Honako baldintzak bete behar dira: 16 urte baino gehiago izatea. Gaur egungo osasun-txartela eta NAN aurkeztea. NON LOR DAITEKE ? Udal bulegoetan eta kiroldegietan (informazio gehiago 900.840.884 telefono-zenbakiaren bidez edo www.euskadi.net/ona helbidean)
