Astrabuduko arrapala mekanikoak egiteko diru-laguntza eskatu du Erandiok
Erandioko Udalak dirulaguntza eskatu du Astrabuduko metro geltokia eta hirigunea lotuko dituen arrapala mekanikoa egiteko. Arrapala lau zatitan banatuta eta dena estalia joango da. Eskabide hori Toki Inbertsioetarako Bigarren Estatu Planaren harira egin du inguru horretako irisgarritasuna hobetzeko. Azpiegitura hori egiteko 1,6 milioi euroko inbertsioa egin beharko da.
