Erandioko argazki batzuk erakusten den Flash animazioa.

Erandioko Udalaren web orriak eskaintzen duen talaia honetatik nire ongi etorririk beroena eman nahi dizuet Erandioko herritarrekin harreman zuzena eta arina izateko asmoz sortu den baliabide honen atarira. Gure asmoa da multimediako lotura hau herritarren bilgune bihurtzea, eta herritarrek udalerriko informazioa eskura edukitzeaz gain zenbait tramite egiteko tresna baliagarri izatea, eta, jakina, gero eta tramite gehiago egiteko bide bilakatzea.

Web orri honek benetako aukera eskaintzen du, baita, erandioztarrek beren kezka, salaketa eta eskariak helarazteko udal gobernuari, bidezko eta beharrezkotzat jotzen ditugun herritarren parte hartzea eta gardentasuna areagotuz.

Hasiera hasieratik izan dugu asmoa web orri honen bidez Udala herritarrengana hurbiltzea, erabiltzaileek erraz eta intuizioz erabiltzeko moduko tresna bat prestatzea gure herriari buruzko informazioa eta parte hartzea errazteko, gainera, ezintasunen bat duten pertsonentzako ere erabilgarri izango den tresna.

Baina hobetu egin behar dugu. Horregatik eskatzen dizut laguntza eta parte hartzea, zure ideiak, kexak eta kritikak gureganaino helarazteko. Horixe da biderik egokiena egunetik egunera hobetuz joateko eta helburuak lortzeko.

Agur bero bat,

Joseba Goikouria Zarraga

Erandioko alkatea

 
Sartu erandio.net-en

Validación Accesibilidad Validación XHTML Validación Css