Gizarte Zerbitzuek gizarte gaiei buruzko orientazioa, aholkularitza eta informazioa ematen die hala eskatzen duten herritarrei. Dituzten premien arabera biztanleen sektore deesberdinei zuzenduta, eskuragarri diren baliabideak lortzeko laguntza eskaintzen dute Gizarte Zerbitzuek.
Udal Gizarte Zerbitzuak udaletxean bertan kokatuta daude:
Irailaren 23a Plaza, nº1, 1ª planta, entrada puerta dcha
48950 ERANDIO
Fax: 944890144
Honako laguntza hauek bideratzeko izapideak: oinarrizko errenta deitzen dena, gizarte larrialdiko laguntzak eta gizarte premiazko udal laguntzak. Prestazio hauen bidez, oinarrizko premiak asetzea eta larrialdiko egoeretan laguntza jasotzea bermatzen da.
Gizarte laguntzako zerbitzua egoera gatazkatsuetan bizi diren pertsonei eta familiei zuzendua, esaterako, banaketa edo tratu txarrak gertatzen direnean edota arrisku egoeran dauden adin txikiko eta nerabeen kasuetan.
Oinarrizko Errenta eta Gizarte Larrialdiko laguntzak
Telefonoa: 944890145
e-mail: bsocial@erandioko-udala.net
Adin txikikoei, gazteei eta euren familiei zuzendutako zerbitzua eskaintzen dugu, haurren eremuan eta familian esku hartzen duen prebentziozko programa bat bideratuz. Umeen eta neska-mutil gazteen garapen pertsonal eta sozial egokia bultzatzea du helburu zerbitzuak eta, aldi berean, gurasoen gaitasuna areagotzea elkarbizitza zail egiten duten egoeretan, eskolarekiko harremanetan eta abar. Erkidegoak dituen beste baliabide batzuez baliatuz, adin txikikoei eta familiei lagundu, bitartekaritza lanak egin eta aholkuak ematen dizkie. Horretarako, Zerbitzuak banan-banako arreta eskaintzen du, taldekako jarduerak antolatzen ditu eta herriko ekimenetan ere parte hartzen dute.
Egunero hartzen ditu ume eta gaztetxoak udal merkatuaren eraikinean (San Jeronimo 13). Ordutegia.- 17:00etatik 20:30era.
Helbidea: San Jerónimo, s/n - Plaza del Mercado.
Telefonoa: 944170007
e-mail: bsocial@erandioko-udala.net
Gizarte zerbitzuak biztanle guztiei, eta bereziki emakumeei, zabaltzea du xede, eta emakumeeek gizarte mailan eta lan eremuan parte hartze osoa izan dezaten zerbitzuak sustatzea eta baliabideak eskaintzea.
Emakumeei gizarte baliabideen eta eskubideen berri eman eta aholkularitza eskaini.
Emakume talde behartsuenen aldeko sustapen lana egin.
Generoari buruzko azterlana egin.
Generoari buruzko egiteko egokiak jasotzen dituen eskuliburua.
Emakumeei informazioa zabaltzeko hitzaldiak, jardunaldiak eta abar antolatu, emakumeen aldeko ekintzak sustatu.
Erandioko udalerrian eta hirugarren mundua deitzen dugun horretan familia- eta gizarte-integrazioa suspertzeko ekintzak bideratzen dituzten elkarte eta Gobernuz Kanpoko Erakundeei erkidegoaren laguntza eskaini.
Sahara, Chernobil, Bielorrusia eta Erusiako Federazioko neska-mutilen harrera-ekimenetan laguntza eskaini.
Ezgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutako informazioa eta orientazioa.
Ezgaitasun handia duten pertsonei konpainia eta garraioa eskaini aisialdirako. Gurutze Gorriarekin hitzartutako zerbitzua.
Ezgaitasuna duten pertsonei arreta eskaintzeko bideratutako proiektuak laguntzen ditugu.
Gehienbat, onuradunen etxebizitzetan gauzatzen da laguntza, eta onuradunik gehienak (%95 bat) adineko pertsonak dira.
Zerbitzua jasotzeko eskabidea udaletxean egin behar da eta zerbitzua udalak berak kudeatzen du zuzenean. Dituzten dirusarrerak, aurrezkiak eta arlo sozioekonomikoari dagozkion bestelako egoerak kontuan hartzen dituen baremoa aplikatuz, onuradun bakoitzak berari dagokiona ordaintzen du.
Izaera mistokoa da eta 59 plaza ditu (25 bat plaza laguntza behar dutenentzakoak, eta gainontzekoak baliodunentzakoak).
Eskabidea udaletxean egin behar da.
Tarifa jakin bat du, baina dirulaguntzak jaso daitezke: edo Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza, lagundutakoen kasuan, edo Udalaren dirulaguntza, herriko baliodunen kasuan.
Helbidea: Lehendakari Agirre Plaza, 11 - Erandio Goikoa
Telefonoa: 944890172 / 944036700
e-mail: bsocial@erandioko-udala.net
Foru Aldundiaren egoitzan edota itundutako egoitzetan dauden adinekoen dirulaguntzei buruzko tramiteak.
Eskabidea udaletxean egiten da eta espedientea Bizkaiko Foru Aldundiari igortzen zaio bidezko den balorazioa egiteko.
Ohiko zaintzaileen gaixotasuna dela edo larrialdiko egoeraren bat dela, edota familiakoei atsedenaldia emateko dela, laguntza behar duten adinekoen epe laburreko egonalditarako dirulaguntzak.
Eskabidea Bizkaiko Foru Aldundian egin behar da. Udalak ere eman diezaioke hasiera espedienteari eta gero espedientea Foru Aldundira igorri.
Euren eguneroko jarduna burutzeko laguntza behar duten pertsonei edota inguruabar pertsonalak edo gizarte inguruabarrak direla eta laguntza behar dutenei egunez banako laguntza eskaintzen die eguneko zentroak; gizarte-laguntza eta laguntza fisikoa eskaintzen zaie batez ere. Pertsona bakoitzak bere ohiko bizitza-giroan jarrai dezan ahalbidetzen du eta erabiltzaileen familiei laguntza ematen.
Udalaren Eguneko Zentroa San Jose Egoitzaren eraikinean kokatua dago.
Era honetako zentroak sortzea bultzatzen ari dira erakundeak, baliabide eta alternatiba oso garrantzitsu direlakoan.
Helbidea: Lehendakari Agirre Plaza, 11 - Erandio Goikoa
Telefonoa: 944890172 / 944036700
e-mail: bsocial@erandioko-udala.net
Telealarma zerbitzu honen helburu nagusia elbarritasuna edota arrisku handiko osasun egoera izanik bakarrik bizi diren pertsonei edo egunaren zati handi batean bakarrik egoten diren pertsonei berehalako laguntza ematea da.
Ez da egokia patologia psikiko jakin batzuetan.
Etxean oso bakarrik aurkitzen direnentzat segurtasuna eta lasaitasuna eskaintzen du.
Udaletxean eskatu behar da eta Foru Aldundiari igortzen zaio espedientea, eta honek enpresa baten bidez jartzen ditu telealarmak etxeetan.
Adinekoek edo euren familiakoek azaldutako arazoei jaramon egitea. Arazo bereziak, diren bestelako baliabideak, eta abar.
Hitzaldiak, forumak, jardunaldiak, e. a.
BBK Astrabudua.
Etxegorri kalea, 20
Telefonoa: 946081156
BBK Altzaga.
José Luis Goyoaga, 22
Telefonoa: 946559527
Parroquia San Agustín-Altzaga.
San Agustín Plaz, s/n
Telefonoa: 944673248
Adinekoen bizi-kalitatea, aisialdia eta osasuna hobetzeko oporretako, aisialdiko, termalismo eta antzeko programak, 60 urtetik gorakoei zuzenduak.