Gure lan ildoaren ardatz nagusia da Udalaren eta herritarren arteko komunikazio bideak sortzea, gardentasuna eta elkarrizketa gure jardunaren oinarri izanik. Foro honen bidez erantzun zuzena eman nahi diet erandioztarrek azaldutako eskari, kexa, iradokizun eta buruhausteei. Eskari guztiei erantzun egokia ematea ezinezkoa izango zaidala jakin dakidan arren, Udalaren kudeaketan modu zuzenean eta pertsonalizatuan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuet.
Agur bero bat.
Joseba Goikouria Zarraga